11 Eta anhitz propheta falsu altchaturen dirade eta seducituren dute anhitz.
12 Eta ceren multiplicaturen baita iniquitatea, hozturen da anhitzen charitatea.
13 Baina norc perseueraturen baitu finerano, hura saluaturen da.
14 Eta resumaco Euangelio haur predicaturen da mundu vniuersoan, natione guciey testimoniagetan: eta orduan ethorrico da fina.
15 Dacussaçuenean bada desolationearen abominationea, Daniel prophetáz erran içan dena, leku sainduan dagoela (iracutzen duenac adi beça)
16 Orduan Iudean diratenéc, ihes albeileguite mendietarát:
17 Eta etche gainean datena, ezalbeiledi iauts deusen bere etchetic eramaitera: