6 Eta gau-herditan oihu eguin cedin, Huná, sposoa heldu da, ilki çaitezte haren aitzinera.
7 Orduan iaiqui citecen virgina hec guciac, eta appain citzaten bere lampác.
8 Eta erhoéc çuhurrey erran ciecén, Iguçue çuen oliotic: ecen gure lampác iraunguiten dirade.
9 Baina ihardets ceçaten çuhurrec, cioitela, Ez, beldurrez asco eztugun gure eta çuen: baina aitzitic çoazte saltzen dutenetara, eta erossaçue ceurondaco.
10 Eta hec erostera ioaiten ciradela, ethor cedin sposoa: eta prest ciradenac sar citecen harequin ezteyetara, eta erts cedin borthá.
11 Guero bada ethorten dirade berce virginac-ere dioitela, Iauna, iauna, irequi ieçaguc.
12 Baina harc ihardesten duela, dio, Eguiaz diotsuet, etzaituztet eçagutzen.