1 Eta guertha cedin acabatu cituenean Iesusec propos hauc guciac, erran baitziecén bere discipuluey.
2 Badaquiçue ecen bi egunen buruän Bazco eguiten dela, eta guiçonaren Semea tradituren dela crucifica dadinçat.
3 Orduan bildu içan dirade Sacrificadore principalac eta Scribác eta populuco Ancianoac Sacrificadore principal Caiphas deitzen denaren salara.
4 Eta conseillu eduqui ceçaten fineciaz Iesusen hatzamaiteco eta hiltzeco.
5 Baina erraiten çuten, Ez bestán, tumultoric eztençát populuaren artean.
6 Eta Iesus Bethanian Simon sorhayoaren etchean cela,