11 Ecen bethiere paubreac vkanen dituçue çuequin: baina ni eznauçue bethi vkanen.
12 Ecen hunec vnguentu hunen ene corputz gainera hustea ene ohorztecotzát eguin du.
13 Eguiaz erraiten drauçuet, non-ere predicaturen baita Euangelio haur mundu gucian, hunec eguin duena-ere contaturen da hunen memoriotan.
14 Orduan ioan içan da hamabietaric bat Iudas Iscariot deitzen cena, Sacrificadore principaletara.
15 Eta dioste, Cer eman nahi drautaçue, eta nic hura çuey liuraturen baitrauçuet? Eta hec assigna cietzóten hoguey eta hamar diru peça.
16 Eta gueroztic aicina bilha çabilan, hura tradi leçançat.
17 Eta altchagarri gaberico oguién bestaco lehen egunean ethor citecen discipuluac Iesusgana, ciotsatela, Non nahi duc appain diaçágun iatera Bazcoa?