41 Veilla eçaçue eta othoitz eguiçue, sar etzaitezten tentationetan: ecen spiritua prompto da, baina haraguia flacu.
42 Berriz bigarren aldian ioan cedin, eta othoitz eguin ceçan, erraiten çuela, Ene Aitá, baldin possible ezpada copa haur iragan dadin eneganic, hura edaten dudala baicen: eguin bedi hire vorondatea.
43 Guero itzuliric erideiten ditu berriz lo daunçala: ecen hayen beguiac sorthatuac ciraden.
44 Eta vtziric hec, berriz ioan cedin, eta othoitz eguin ceçan heren aldian, hitz berac erraiten cituela.
45 Orduan ethorten da bere discipuluetara, eta dioste, Lo eguiçue gaurguero, eta reposa çaitezte: huná, hurbildu da orena, eta guiçonaren Semea liuratzen da gaichtoén escuetara.
46 Iaiqui çaitezte, goacen: huná, hurbildu da ni traditzen nauena.
47 Eta hura oraino minço cela, huná, Iudas hamabietaric bat, ethor cedin, eta harequin gendetze handia ezpatequin eta vhequin, Sacrificadore principalén eta populuco Ancianoén partez.