5 Baina erraiten çuten, Ez bestán, tumultoric eztençát populuaren artean.
6 Eta Iesus Bethanian Simon sorhayoaren etchean cela,
7 Ethor cedin harengana emaztebat, boeytabat vnguentu precio handitacoric çuela, eta huts ceçan, hura iarriric egon eta, haren buru gainera.
8 Eta hori ikussiric, haren discipuluey gaitzi cequién cioitela, Certaco da goastu haur?
9 Ecen vnguentu haur precio handitan saldu ahal çatequeen, eta eman paubrey.
10 Eta hori eçaguturic Iesusec dioste, Cergatic fatigatzen duçue emazte haur? ecen obra ombat enegana obratu du.
11 Ecen bethiere paubreac vkanen dituçue çuequin: baina ni eznauçue bethi vkanen.