57 Baina Iesus, hatzaman çutenéc, eraman ceçaten Caiphas Sacrificadore subiranoagana, non Scribác eta Ancianoac bilduac baitziraden.
58 Eta Pierris iarreiquiten çayón vrrundanic Sacrificadore subiranoaren salarano, eta barnera sarthuric, iar cedin cerbitzariequin, fina ikus leçançát.
59 Eta Sacrificadore principalac eta Ancianoac eta conseillu gucia testimoniage falsu bilha çabiltzan Iesusen contra, hil eraci leçatençát:
60 Eta etzeçaten eriden: eta anhitz testimonio falsu ethorri bacen-ere etzeçaten eriden moldezcoric. Baina finean ethorriric bi testimonio falsuc erran ceçaten,
61 Hunec erran du, Deseguin ahal dirot Iaincoaren templea, eta hirur egunez hura reedifica.
62 Orduan iaiquiric Sacrificadore subiranoac erran cieçón, Eztuc deus ihardesten? cer da hauc hire contra testificatzen dutena?
63 Eta Iesus ichilic cegoen. Orduan ihardesten duela Sacrificadore subiranoac diotsa, Adiuratzen aut Iainco viciaren partez, erran dieçaguán, eya hi aicenez Christ Iaincoaren Semea.