64 Diotsa Iesusec, Hic erran duc: baina are diotsuet, Hemendic harat ikussiren duçue guiçonaren Semea iarriric dagoela Iaincoaren botherearen escuinean, eta ceruco hodeyetan ethorten dela.
65 Orduan Sacrificadore subiranoac erdira citzan bere abillamenduac, erraiten çuela, Blasphematu du, cer guehiago testimonio behar dugu? huná, orain ençun vkan duçue hunen blasphemioa.
66 Cer irudi çaiçue? Eta hec ihardesten çutela, erran ceçaten. Hil mereci du.
67 Orduan thu eguin cieçoten beguithartera, eta buffeta ceçaten, eta bercéc cihorréz vkaldi eman cieçoten,
68 Cioitela, Christ, prophetiza ieçaguc, nor den io auena.
69 Eta Pierris iarriric cegoén lekorean salán: eta ethor cequión nescatobat, cioela, Hi-ere Iesus Galileanoarequin incén.
70 Baina harc vka ceçan gucién aitzinean, cioela, Etzeaquinat cer dionán.