68 Cioitela, Christ, prophetiza ieçaguc, nor den io auena.
69 Eta Pierris iarriric cegoén lekorean salán: eta ethor cequión nescatobat, cioela, Hi-ere Iesus Galileanoarequin incén.
70 Baina harc vka ceçan gucién aitzinean, cioela, Etzeaquinat cer dionán.
71 Eta hura corralerat ilkiten cela ikus ceçan berce nescato batec: eta erran ciecén han ciradeney, Haur-ere Iesus Nazarenorequin cen.
72 Eta berriz vka ceçan iuramendurequin, cioela, Ezteçagut guiçona.
73 Eta appur-baten buruän ethor citecen present içan ciradenac, eta erran cieçoten Pierrisi, Eguiazqui hi-ere hetaric aiz: ecen eure minçatzeac-ere declaratzen au.
74 Orduan has cedin maradicatzen eta arnegatzen, cioela, Ezteçagut guiçona. Eta bertan oillarrac io ceçan.