14 Eta etzieçón ihardets hitz batetara-ere: hala non miresten baitzuen Gobernadoreac haguitz.
15 Bada bestán costumatu çuen Gobernadoreac populuari beréc nahi çutén presoner baten largatzera.
16 Eta orduan baçutén presoner notablebat, Barabbas deitzen cenic.
17 Bildu ciradenean bada hec, erran ciecén Pilatec, Cein nahi duçue larga dieçaçuedan? Barabbas, ala Iesus, deitzen dena Christ?
18 Ecen baceaquian inuidiaz hura liuratu çutela.
19 Eta hura alki iudicialean iarriric cegoela, igor cieçón bere emazteac, cioela, Eztuála hic deus iusto horrequin, ecen anhitz iragan diat egun ametsetaric horrengatic.
20 Orduan Sacrificadore principaléc eta Ancianoéc burutan eman cieçoten populuari Barabbasen esca litecen, eta Iesus hil eraci leçaten.