25 Eta ihardesten çuela populu guciac erran ceçan, Horren odola dela gure gainean eta gure haourren gainean.
26 Orduan larga ciecén Barabbas: eta Iesus açotaturic liura ciecén crucifica ledinçát.
27 Orduan gobernadorearen gendarmeséc eramanic Iesus pretoriora, bil ceçaten haren aitzinera banda gucia.
28 Eta billuci çutenean eman cieçoten soinera escarlatazco mantobat.
29 Eta elhorrizco coroabat plegaturic eçar ceçaten haren buru gainean, eta canaberabat haren escuinean: eta haren aitzinean belhauricatuz truffatzen ciraden harçaz erraiten çutela, Vngui hel daquiala, Iuduen Regueá.
30 Eta thu eguinic haren contra, har ceçaten canabera hura, eta haren buruäri ceraunsaten.
31 Guero harçaz truffatu ciradenean, eraunz cieçoten mantoa, eta vezti ceçaten bere abillamenduez: eta eraman ceçaten crucificatzera.