33 Eta ethorri ciradenean Golgotha deitzen den lekura (cein erran nahi baita hambat nola bur-heçur lekua)
34 Eman cieçoten vinagre edatera behaçunarequin nahastecaturic: eta dastatu çuenean etzuen edan nahi vkan.
35 Eta crucificatu çutenean parti citzaten haren abillamenduac, çorthe egotziric: compli ledinçát Prophetáz erran cena, Partitu vkan dituzte ene abillamenduac, eta ene arroparen gainean çorthe egotzi vkan duté.
36 Eta iarriric ceudela beguiratzen çutén hurá han.
37 Eta eçar ceçaten haren buru garayan haren causá scribaturic, HAVR DA IESVS IVDVEN REGVEA.
38 Orduan crucificatu içan dirade harequin bi gaichtaguin bata escuinetic eta bercea ezquerretic.
39 Eta iragaiten ciradenéc iniuriatzen çuten hura, bere buruäc higuitzen cituztela,