41 Halaber Sacrificadore principaléc-ere truffatzen ciradela Scribequin eta Ancianoequin, erraiten çutén.
42 Berceac emparatu ditu, bere buruä ecin empara diro: baldin Israeleco Regue bada, iauts bedi orain crutzetic, eta sinhetsiren dugu hori.
43 Fida da Iaincoa baithan, empara beça orain, baldin haren gogaraco bada: ecen erran du, Iaincoaren Semea naiz.
44 Hura bera, harequin crucificatu ciraden gaichtaguinec-ere reprotchatzen ceraucaten.
45 Baina sey orenetaric bedratzi orenetarano lur guciaren gainean ilhumbe eguin cedin.
46 Eta bedratzi orenén inguruän oihuz iar cedin Iesus ocengui, cioela, Eli, Eli, lama sabachthani? erran nahi baita, Ene Iaincoa, Ene Iaincoa, ceren abandonnatu nauc?
47 Eta han present ciradenetaric batzuc hori ençunic, cioiten, Elias deitzen du hunec.