56 Hetaric cen, Maria Magdalena, eta Maria Iacquesen eta Iosesen ama, eta Zebedeoren semen amá.
57 Eta arrastu cenean, ethor cedin guiçon abratsbat Arimathiatic, Ioseph deitzen cenic, hura-ere Iesusen discipulu içan cen.
58 Haur ethor cedin Pilatgana, eta esca cequión Iesusen gorputzaren: orduan mana ceçan Pilatec renda ledin gorputza.
59 Eta gorputza harturic Iosephec mihisse churi batetan barna eçar ceçan.
60 Eta eçar ceçan bere monument berri arroca batetan ebaquia çuenean: eta harri handibat monument borthara itzuliric, ioan cedin.
61 Eta Maria Magdalena eta Maria bercea ciraden han iarriac sepulchre aurkán.
62 Eta biharamunean, cein baita Sabbathoaren preparatione ondoan, bil citecen Sacrificadore principalac, eta Phariseuac Pilatgana.