13 Cioitela, Erraçue, Haren discipuluéc gauaz ethorriric, hura ebatsi vkan duté gu lo gaunçala.
14 Eta baldin hori gobernadoreac ençun badeça, guc sinhets eraciren draucagu, eta eguitecotaric idoquiren çaituztegu.
15 Eta hec diruä harturic eguin ceçaten iracatsi içan ciraden beçala: eta publicatu içan da propos haur Iuduén artean egungo egunerano.
16 Baina hameca discipuluac ioan citecen Galilearát, mendira, non ordenatu baitzarauen Iesusec.
17 Eta hura ikussiric adora ceçaten: eta batzuc duda ceçaten.
18 Eta hurbilduric Iesus minça cequién, cioela, Eman içan çait niri bothere gucia ceruän eta lurrean.
19 Çoazte bada eta iracats itzaçue gende guciac: batheyatzen dituçuela Aitaren eta Semearen eta Spiritu sainduaren icenean: