3 Ecen haur da Esaias Prophetáz erran içan cena, cioela, Desertuan oihuz dagoenaren voza da, Appain eçaçue Iaunaren bidea, çucen itzaçue haren bidescác.
4 Ioannes hunec bada çuen bere abillamendua camellu biloz, eta larruzco guerricoa bere guerruncean inguru: eta haren viandá cen othiz eta bassa eztiz.
5 Orduan ethor cedin harengana Ierusaleme eta Iudea gucia, eta Iordanaren inguruco comarca gucia.
6 Eta batheyatzen ciraden harenganic Iordanean, bere bekatuac confessatzen cituztela.
7 Ikussiric bada anhitz Phariseuetaric eta Sadduceuetaric ethorten ciradela haren baptismora, erran ciecén, Vipera castá, norc auisatu çaituzte hira ethortecoari ihes daguioçuen?
8 Eguin itzaçue bada fructuac emendamenduaren digneac.
9 Eta ezteçaçuela presumi ceuroc baithan erraitera, Abraham dugu aita: ecen badiotsuet, Iaincoac harri hautaric-ere Abrahami haour suscita ahal dieçaqueola.