7 Ikussiric bada anhitz Phariseuetaric eta Sadduceuetaric ethorten ciradela haren baptismora, erran ciecén, Vipera castá, norc auisatu çaituzte hira ethortecoari ihes daguioçuen?
8 Eguin itzaçue bada fructuac emendamenduaren digneac.
9 Eta ezteçaçuela presumi ceuroc baithan erraitera, Abraham dugu aita: ecen badiotsuet, Iaincoac harri hautaric-ere Abrahami haour suscita ahal dieçaqueola.
10 Bada ia aizcorá arborén errora eçarria da: beraz arbore fructu onic eguiten eztuen gucia piccatzen da eta sura egoizten.
11 Eguia da, nic batheyatzen çaituztet vrez emendamendutara: baina ene ondoan ethorten dena, ni baino borthitzago da, ceinen çapatén ekarteco ezpainaiz digne: harc batheyaturen çaituzté Spiritu sainduaz eta suz.
12 Bere bahea bere escuan du, eta garbituren du bere larraina: eta bilduren du bere oguibihia granerera: baina lastoa choil erreren du behinere hiltzen ezten suan.
13 Orduan ethor cedin Iesus Galileatic Iordanera Ioannesgana, harenganic batheya ledinçát.