21 Ençun vkan duçue nola erraniçan içan çayen lehenagocoey, Eztuc hilen: eta norc-ere hilen baitu, hura iudicioz punitu içateco digne date.
22 Baina nic erraiten drauçuet, ecen nor-ere asserretzen baitzayo bere anayeri causa gabe, iudicioz punitu içateco digne datela: eta norc-ere erranen baitrauca bere anayeri, Raká, hura conseilluz punitu içateco digne datela: eta norc-ere erranen baitrauca, Erhoá, suzco gehennaz punitu içateco digne datela.
23 Beraz baldin eure oblationea eramaiten baduc aldarera, eta han orhoit bahadi ecen hire anayeac baduela cerbait hire contra,
24 Vtzi eçac han eure oblationea aldare aitzinean, eta habil: lehen appointadi eure anayerequin, eta orduan ethorriric presenta eçac eure oblationea.
25 Aicén adisquide eure partida contrastarequin fitetz, harequin bidean aiceno, ezemón eure partida contrastac iugeari, eta iugeac ezemón sargeantari, eta presoinean eçar ezadin.
26 Eguiaz erraiten drauat, ezaiz ilkiren handic, renda diroano azquen pelata.
27 Ençun vkan duçue ecen lehenagocoéy erran içan çayela, Eztuc adulterioric iauquiren.