32 Baina nic diotsuet, ecen norc-ere vtziren baitu bere emaztea, salbu paillardiçaren causaz, adulterio eguin eraciten draucala: eta nor-ere vtziarequin ezconduren baita, harc adulterio iauquiten duela.
33 Berriz ençun vkan duçue, ecen lehenagocoey erran içan çayela, Ezaiz desperiuraturen, baina rendaturen drautzac Iaunari eure iuramendu promettatuac.
34 Baina nic diotsuet ezteçaçuen iura batre, ez ceruäz, ecen Iaincoaren thronoa da.
35 Ezeta Lurraz, ecen haren oinetaco alkia da: ezeta Ierusalemez, ecen regue handiaren ciuitatea da.
36 Halaber eure buruäz eztuc iuraturen, ecen bilobat churi ezpa beltz ecin daidic.
37 Baina biz çuen hitza bay, bay: ez, ez: eta hauçaz goiticoa, gaichtotic da.
38 Ençun vkan duçue, ecen erran içan dela, Beguia beguiagatic, eta hortza hortzagatic.