13 Eta ezgaitzála sar eraci tentationetan, baina deliura gaitzac gaichtotic. Ecen hirea duc resumá, eta puissancá, eta gloriá seculacotz. Amen.
14 Ecen baldin barka badietzeçue guiçoney bere faltác, barkaturen drauçue çuey-ere çuen Aita cerucoac.
15 Baina baldin barka ezpadietzeçue guiçoney bere faltác, çuen Aitac-ere eztrauzquiçue barkaturen çuen faltác.
16 Guehiago, barur daguiçuenean, etzaretela itchura tristetaco hypocritác beçala: ecen desguisatzen dituzté bere beguitharteac, barur diradela guiçoney agueri diradençat: eguiaz erraiten drauçuet, ecen recebitzen dutela bere saria.
17 Baina hic barur eguiten duanean vncta eçac eure buruä, eta ikuz eçac eure beguithartea:
18 Guiçoney barur aicela agueri ezaquiençát, baina eure Aita secretuan denari: eta eure Aita secretuan dacussanac rendaturen drauc aguerrian.
19 Eztitzaçuela eguin çuen thesaurac lurrean, non cerrenac eta herdoillác goastatzen baititu, eta non ohoinéc çulhatzen eta ebaisten baitituzté.