15 Baina baldin barka ezpadietzeçue guiçoney bere faltác, çuen Aitac-ere eztrauzquiçue barkaturen çuen faltác.
16 Guehiago, barur daguiçuenean, etzaretela itchura tristetaco hypocritác beçala: ecen desguisatzen dituzté bere beguitharteac, barur diradela guiçoney agueri diradençat: eguiaz erraiten drauçuet, ecen recebitzen dutela bere saria.
17 Baina hic barur eguiten duanean vncta eçac eure buruä, eta ikuz eçac eure beguithartea:
18 Guiçoney barur aicela agueri ezaquiençát, baina eure Aita secretuan denari: eta eure Aita secretuan dacussanac rendaturen drauc aguerrian.
19 Eztitzaçuela eguin çuen thesaurac lurrean, non cerrenac eta herdoillác goastatzen baititu, eta non ohoinéc çulhatzen eta ebaisten baitituzté.
20 Baina eguin itzaçue çuen thesaurac ceruän, non ez cerrenec ez herdoillac ezpaitu goastatzen, eta non ohoinéc ezpaitute çulhatzen ez ebaisten.
21 Ecen non baita çuen thesaura, han içanen da çuen bihotza-ere.