20 Baina eguin itzaçue çuen thesaurac ceruän, non ez cerrenec ez herdoillac ezpaitu goastatzen, eta non ohoinéc ezpaitute çulhatzen ez ebaisten.
21 Ecen non baita çuen thesaura, han içanen da çuen bihotza-ere.
22 Gorputzaren arguia da beguia, beraz baldin hire beguia simple bada, hire gorputz gucia argui datec:
23 Baina baldin hire beguia gaichto bada hire gorputz gucia ilhun datec: beraz baldin hitan den arguia ilhumbe bada, ilhumbe hura cein handi date?
24 Nehorc bi nabussi ecin cerbitza ditzaque: ecen edo batari gaitz eritziren drauca, eta berceari on: edo batarequin eduquiren du eta bercea menospreciaturen. Ecin cerbitza ditzaqueçue Iainçoa eta abrastassunac.
25 Halacotz erraiten drauçuet, eztuçuen artharic çuen vicitzeaz, cer ianen duçuen eta cer edanen: ezeta çuen gorputzaz, cerçaz veztituren çareten: ezta vicia viandá baino guehiago, eta abillamendua baino gorputza?
26 Confideraitzaçue ceruco choriac, ecen eztute ereiten, ez errequeitatzen, ezeta graneretara biltzen, eta çuen Aita cerucoac hatzen ditu hec: etzarete çuec anhitzez hec baino excellentago?