25 Halacotz erraiten drauçuet, eztuçuen artharic çuen vicitzeaz, cer ianen duçuen eta cer edanen: ezeta çuen gorputzaz, cerçaz veztituren çareten: ezta vicia viandá baino guehiago, eta abillamendua baino gorputza?
26 Confideraitzaçue ceruco choriac, ecen eztute ereiten, ez errequeitatzen, ezeta graneretara biltzen, eta çuen Aita cerucoac hatzen ditu hec: etzarete çuec anhitzez hec baino excellentago?
27 Eta norc çuetaric artha vkanez eratchequi, ahal dieçaqueo bessobat bere handitassunari?
28 Eta veztiduráz cergatic çarete arthatsu? ikas eçaçue nola landaco floreac handitzen diraden : ez nekatzen dirade, ez iruten duté.
29 Baina erraiten drauçuet are Salomon-ere bere gloria guciarequin eztela veztitu içan hetaric bat beçala.
30 Bada baldin landaco egun belhar dena, eta bihar labean eçarten dena, Iaincoac hala inguru veztitzen badu: eza çuec anhitzez areago, fede chipitacoac?
31 Eztuçuela beraz artharic erraiten duçuela, Cer ianen dugu, edo cer edanen dugu, edo cerçaz veztituren gara?