5 Eta othoitz eguiten duanean, ezaicela hypocritác beçala: hæy laket ciayec congregationetan eta carrica cantoinetan çutic daudela othoitz eguitea, guiçonéz ikus ditecençat: eguiaz erraiten drauçuet ecen recebitzen dutela bere saria.
6 Baina othoitz eguiten duanean, sar adi eure gamberatchoan, eta eure borthá ertsiric, othoitz eguióc eure Aita secretuan denari: eta eure Aita secretuan dacussanac rendaturen drauc aguerrian.
7 Bada othoitz eguiten duçuenean, ezteçaçuela anhitz edas Paganoéc beçala: ecen vste dute bere anhitz edasteaz ençunen diradela.
8 Etzaretela beraz hetarát irudi: ecen badaqui çuen Aitac ceren behar çareten, esca çaquizquioten baino lehen.
9 Hunela beraz çuec othoitz eguiçue, Gure Aita ceruètan aicena, sanctifica bedi hire icena:
10 Ethor bedi hire resumá. Eguin bedi hire vorondatea ceruän beçala lurrean-ere.
11 Gure eguneco oguia iguc egun.