14 Ecen bortha herssia da eta bide herssia vicitzera eramaiten duena: eta guti dirade hura erideiten dutenac.
15 Beguirauçue bada propheta falsuetaric, cein ethorten baitirade çuetara ardi abiturequin: baina barnean otso harrapari dirade.
16 Bere fructuetaric eçaguturen dituçue hec. Ala biltzen duté elhorrietaric mahatsic, edo karduetaric ficoric?
17 Hala arbore on guciac fructu onac eguiten ditu, eta arbore gaichtoac fructu gaichtoac eguiten ditu.
18 Arbore onac fructu gaichtoric ecin daidi, eta arbore gaichtoac fructu onic ecin daidi.
19 Fructu onic eguiten eztuen arbore gucia piccatzen da eta sura egoizten.
20 Bere fructuetaric beraz eçaguturen dituçue hec.