18 Arbore onac fructu gaichtoric ecin daidi, eta arbore gaichtoac fructu onic ecin daidi.
19 Fructu onic eguiten eztuen arbore gucia piccatzen da eta sura egoizten.
20 Bere fructuetaric beraz eçaguturen dituçue hec.
21 Niri Iauna, Iauna, erraiten drautan gucia ezta sarthuren ceruètaco resumán, baina ene Aita ceruètan denaren vorondatea eguiten duena.
22 Anhitzec erranen draut egun hartan, Iauna, Iauna, eztugu hire icenean prophetizatu, eta eztitugu hire icenean deabruac egotzi campora, eta eztugu hire icenean verthute anhitz eguin?
23 Eta orduan erranen drauet claroqui, Egundano etzaituztet eçagutu: parti çaitezte eneganic iniquitate eguiten duçuenóc.
24 Norc-ere bada ençuten baititu ene hitz hauc, eta hec eguiten, hura dut comparaturen guiçon çuhur bere etchea arroca gain batetan edificatu duenarequin: