8 Ecen escatzen den guciac, recebitzen du: eta bilhatzen duenac, erideiten du : eta bulkatzen duenari, irequiren çayó.
9 Ecen nor da çuetaric guiçona, baldin bere semea ogui esca badaquió, harri emanen draucana?
10 Eta, baldin arrain esca badaquió, ala suguebat emanen drauca?
11 Beraz çuec gaichto çaretelaric baldin badaquiçue gauça onén çuen haourrey emaiten: cembatez areago çuen Aita ceruètan denac emanen drauzte gauça onac escatzen çaizquioney?
12 Bada guiçonéc çuey eguin dietzaçuen nahi dituçuen gauça guciac, eguin ietzeçue çuec-ere hæy halaber: ecen haur da Leguea eta Prophetác.
13 Sar çaitezte bortha herssitic: ecen bortha largoa eta bide çabala da perditionetara irioiten duena, eta anhitz dirade hartaric sartzen diradenac.
14 Ecen bortha herssia da eta bide herssia vicitzera eramaiten duena: eta guti dirade hura erideiten dutenac.