17 Compli ledinçát Esaias prophetáz erran içan cena, cioela, Harc gure langoreac hartu vkan ditu, eta gure eritassunac ekarri vkan ditu.
18 Eta ikussiric Iesusec gendetze handi bere inguruän, mana citzan discipuluac ioan litecen berce aldera.
19 Eta hurbilduric Scriba batec erran cieçon, Magistruá, iarreiquiren natzaic hiri, norat-ere ioanen baitaiz.
20 Eta diotsó Iesusec, Aceriec çulhoac citié eta ceruco choriéc ohatzeac, baina guiçonaren Semeac eztic non bere buruä reposa deçan.
21 Guero bere discipuluetaric, berce batec erran cieçon, Iauna, permetti ieçadac behin ioan nadin neure aitaren ohorztera.
22 Eta Iesusec erran cieçon, Arreit niri, eta vzquic hilac bere hilén ohorztera.
23 Eta vncian sarthu cenean iarreiqui içan çaizcan bere discipuluac.