15 Eta erran ciecen Iesusec, Ezconduaren gamberaco gendéc doluric ekar ahal dirote, ezcondua hequin deno? Baina ethorriren dirade egunac edequiren baitzaye ezcondua eta orduan barur eguinen baituqueite.
16 Halaber nehorc eztrauca eratchequiten oihal pedaçu latzbat abillamendu çar bati: ecen compligarri eratchequiac edequiten du abillamendutic, eta gaizquitzenago da ethendurá.
17 Eta eztute eçarten mahatsarno berria çahagui çarretan: ezpere lehertzen dirade çahaguiac, eta mahatsarnoa issurten, eta çahaguiac galtzen: baina mahatsarno berria çahagui berrietan eçarten duté, eta biac beguiratzen dirade.
18 Gauça hauc hæy erraiten cerauztela, huná, iaun batec ethorriric adora ceçan hura, cioela, Ene alaba orain hil içan duc: baina ethorriric eçarrac eure escua haren gainean, eta vicico baita.
19 Eta iaiquiric Iesus iarreiqui cequión, eta haren discipuluac.
20 (Eta huná, hamabi vrthez odol iariatzez eri cen emazte batec guibeletic ethorriric hunqui ceçan haren abillamendu ezpaina.
21 Ecen erraiten çuen bere baithan, Baldin solament hunqui badeçat haren abillamendua, sendaturen naiz.