26 Eta laster ceguian fama hunec lur hartan gucian.
27 Eta Iesus handic iragaiten cela, iarreiqui içan çaizcan bi itsu oihuz ceudela, eta cioitela, Auc pietate guçaz, Dauid-en semeá.
28 Eta ethorri cenean etchera, ethor citecen harengana itsuoc, eta dioste Iesusec, Sinhesten duçue hori ahal daididala? Diotsote, bay Iauna.
29 Orduan hunqui citzan hayén beguiac, cioela, Çuen fedearen araura eguin bequiçue.
30 Eta irequi citecen hayén beguiac, eta debeta citzan mehatchurequin Iesusec, cioela, Beguirauçue nehorc eztaquian.
31 Baina hec ilkiric barreya ceçaten haren famá herri hartan gucian.
32 Eta hec ilkiten ciradela, huná, presenta cieçoten guiçon mutu demoniatubat.