28 Eta ethorri cenean etchera, ethor citecen harengana itsuoc, eta dioste Iesusec, Sinhesten duçue hori ahal daididala? Diotsote, bay Iauna.
29 Orduan hunqui citzan hayén beguiac, cioela, Çuen fedearen araura eguin bequiçue.
30 Eta irequi citecen hayén beguiac, eta debeta citzan mehatchurequin Iesusec, cioela, Beguirauçue nehorc eztaquian.
31 Baina hec ilkiric barreya ceçaten haren famá herri hartan gucian.
32 Eta hec ilkiten ciradela, huná, presenta cieçoten guiçon mutu demoniatubat.
33 Eta deabrua campora egotzi içan cenean, minça cedin mutua: eta mirets ceçaten gendetzéc, cioitela, Egundano ezta aguertu hunelaco gauçaric Israelen.
34 Baina Phariseuéc erraiten çuten, Deabruén princearen partez campora egoizten ditu deabruac.