4 Eta ikussiric Iesusec hayén pensamenduac, erran ceçan, Cergatic gaichtoqui pensatzen duçue çuen bihotzetan?
5 Ecen cein da erratchago, erraitea, Barkatu çaizquic eure bekatuac: ala erraitea, Iaiqui adi eta ebil adi?
6 Daquiçuençat bada ecen guiçonaren Semeac baduela authoritate lurrean bekatuén barkatzeco (orduan diotsó paralyticoari) Iaiqui adi, har eçac eure ohea, eta habil eure etcherát.
7 Orduan iaiquiric ioan cedin bere etcherát.
8 Eta gendetzéc hori ikussiric mirets ceçaten, eta glorifica ceçaten Iaincoa, ceinec eman vkan baitraue halaco authoritatea guiçoney.
9 Eta handic iragaiten cela Iesusec ikus ceçan guiçombat peage lekuan iarria Mattheu deitzen cenic, eta diotsó, Arreit niri. Eta iaiquiric iarreiqui cequión:
10 Eta guertha cedin Iesus haren etchean mahainean iarriric cegoela, huná, anhitz publicano eta vicitze gaichtotacoric ethorriric, iar baitzitecen mahainean Iesusequin eta haren discipuluequin.