8 Eta gendetzéc hori ikussiric mirets ceçaten, eta glorifica ceçaten Iaincoa, ceinec eman vkan baitraue halaco authoritatea guiçoney.
9 Eta handic iragaiten cela Iesusec ikus ceçan guiçombat peage lekuan iarria Mattheu deitzen cenic, eta diotsó, Arreit niri. Eta iaiquiric iarreiqui cequión:
10 Eta guertha cedin Iesus haren etchean mahainean iarriric cegoela, huná, anhitz publicano eta vicitze gaichtotacoric ethorriric, iar baitzitecen mahainean Iesusequin eta haren discipuluequin.
11 Eta hori ikussiric Phariseuéc erran cieçén haren discipuluey, Cergatic publicanoequin eta vicitze gaichtotacoequin iaten du çuen magistruac?
12 Orduan Iesusec hori ençunic erran ciecén, Osso diradenéc eztute medicuren beharric, baina eri diradenéc.
13 Baina çoazte, eta ikas eçaçue cer den, Misericordia nahi dut eta ez sacrificio. Ecen eznaiz ethorri iustoén deitzera, baina bekatorén, emendamendutara.
14 Orduan ethor citecen harengana Ioannesen discipuluac, cioitela, Cergatic guc eta Phariseuéc barur eguiten dugu maiz, eta hire discipuluéc ezpaitute baruric eguiten?