3 Hire bihotzeco hampurusqueriac handitu hau; harcaitzen cilhoetan hagoelacoz, mendietan gora jarri haicelacoz, hire bihotzean erraten duc: Norc jautsaraz ni beheiti?
4 Arranoa beçala goiti bahindedi ere, eta içarren artean coca baheça hire ohancea, beheiti hinçaquet handic, dio Jaunac.
5 Ebasleac sarthu balire hire etchean, ohoinac gabaz ethorri balire, ez othe hindaite ixilttoric egonen? Beren dina baino guehiago eraman othe leçaquete? Mahats-harçaileac hire mahastira sar baleitez, mulkotto bat bederen ez othe liaçaquetec utz?
6 Nola ikartu dute Esau? nola bilhatu dire haren çokoetan?
7 Hire muga bururaino iraici haute; hirequin batasun çuten guciec jokatu haute; hire contra nausitu dituc hire baquezco guiçonac; hirequin jaten çutenec arteac hedatu darozquie azpian. Umotasunic ez da Edomen baithan.
8 Ez othe ditut, dio Jaunac, egun hartan galduren Idumeatic çuhurrac, eta Esauren menditic umotasuna?
9 Eta hegoaldetic ikaran egonen dire hire hazcarrac, Esauren menditic xahutzen hari delacoz guiçona.