1 Abdiasen ikuspena. Edomi hau derro Jainco Jaunac: Jaunaren ahotic aditu dugu erraten, eta bidalquin bat igorri du jendaietara; eta erraten dute: Jaiqui jaiqui gaitecen oro Edomi gudu ematera.
2 Huna aphurric eçarri hindudala jendaien erdian: guciz haiz erdeinagarri.
3 Hire bihotzeco hampurusqueriac handitu hau; harcaitzen cilhoetan hagoelacoz, mendietan gora jarri haicelacoz, hire bihotzean erraten duc: Norc jautsaraz ni beheiti?
4 Arranoa beçala goiti bahindedi ere, eta içarren artean coca baheça hire ohancea, beheiti hinçaquet handic, dio Jaunac.
5 Ebasleac sarthu balire hire etchean, ohoinac gabaz ethorri balire, ez othe hindaite ixilttoric egonen? Beren dina baino guehiago eraman othe leçaquete? Mahats-harçaileac hire mahastira sar baleitez, mulkotto bat bederen ez othe liaçaquetec utz?
6 Nola ikartu dute Esau? nola bilhatu dire haren çokoetan?
7 Hire muga bururaino iraici haute; hirequin batasun çuten guciec jokatu haute; hire contra nausitu dituc hire baquezco guiçonac; hirequin jaten çutenec arteac hedatu darozquie azpian. Umotasunic ez da Edomen baithan.
8 Ez othe ditut, dio Jaunac, egun hartan galduren Idumeatic çuhurrac, eta Esauren menditic umotasuna?
9 Eta hegoaldetic ikaran egonen dire hire hazcarrac, Esauren menditic xahutzen hari delacoz guiçona.
10 Hire anaia Jacoben gainean eguin içan ditucan heriotze eta gaixtaquerien gatic, ahalqueac estaliren hau, eta galduren haiz behin bethico.
11 Haren contra atheratua hincen egunean, arrotzec harcen çutenean haren armada, atzeac sarcen cirenean haren atheetan, eta çortea arthiquitzen çutenean Jerusalemeren gainera, hi ere orduan hequietaric bat beçala hincen.
12 Ez duc guehiago erdeinuric arthiquiren hire anaiaren egunean, haren desterruco egunean; ez haiz bozcarioz ibiliren haren galpeneco egunean; eta hire ahoa ez duc espantuz betheren hesturaco egunean.
13 Eta ez haiz ene populuaren athean sarthuren haren xahupeneco egunean; eta ez duc hic ere erdeinua arthiquiren haren desmasiaco egunean; eta ez haiz haren armadaren contra içanen bidalia haren xahupeneco egunean.
14 Eta ez haiz athequetan jarriren ihes eguinen dutenen hilceco; eta ez dituc haren ondarrac hersiren egun gaitza dathorrenean.
15 Ecen jendaqui gucien gainean hurbil da Jaunaren eguna: nola eguin baituc, hala eguinen çaic; hire saria bihurturen çaic hire buruaren gainera.
16 Ecen ene hasarrea edan duçuen beçala ene mendi sainduaren gainean, jendaia guciec edanen dute baratu gabe; eta edanen dute eta iretsico, eta ez balire beçala içanen dire.
17 Eta Siongo mendian içanen da salbamendua eta hura içanen da saindua; eta Jacoben etchea nausituren da lehenago bere nausi cituenei.
18 Eta Jacoben etchea içanen da sua, eta Josepen etchea garra, eta Esaurena lastoa, eta hequiez errea içanen da; eta iretsico dute; eta Esauren etchetic ondarric ez da gueldituco, ecen Jauna da minçatu.
19 Eta hegoaldean direnec primancetan içanen dute Esauren mendia, eta celhaitarrec Filistin-herria; eta jabetuco dire Efraimen eremuaz eta Samariaren eremuaz, eta Benjaminec goçatuco du Galaad.
20 Eta Israelgo semeetaric desherritua içan den armada harec goçaturen ditu Sareptaraino Canaandarren toqui guciac; eta Jerusalemgo desherritu Bosphoroan direnec goçaturen dituzte hegoaldeco hiriac.
21 Eta silbatzaileac Siongo mendira iganen dira, Esauren mendiaren juiatzera, eta Jaunac içanen du erreguetasuna.