Amosen Profecia 9 BHNT

1 Ikusi nuen Jauna aldarearen gainean xutic, eta erran çuen: Jo athe-erroa, eta kordoca beitez athaburuac; ecen oroc buruan dute jaramanqueria, eta ezpataz hilen dut horietaric azquena; ez da horiençat ihesbideric. Goanen dire ihes, eta ihes eguinen dutenetaric, bat ez da itzurico.

2 Ifernuraino jauts baleitez ere, handic ene escuac athera letzazque; eta ceruraino igan baleitez, handic beheiti herresta netzazque.

3 Eta Carmelgo cascoan gordeac balaudeci, bilhaturic athera netzazque handic; eta ene beguietaric itsas-ondarretan gorde baleitez, han mana nioçoque sugueari eta asic letzazque.

4 Eta beren etsaien aitzinean gathibu goan baleitez, han ezpatari mana niotzoque eta hil letzazque; eta ene beguiac hequien gainean eçarriren ditut hequien gaitzetan, eta ez onetan.

5 Eta minço dena, armadetaco Jainco Jauna da, ceinac uquitzen baitu lurra, eta lurra urcen baita; eta hartan dauden guciac nigarrez egonen dire; eta iganen da hibai bateco uharrac beçala, eta sunsituren da Eguiptoco hibaia iduri.

6 Bere tronua ceruetan alchatu, eta bere bilduma lurraren gainean jarri duena; itsasoco urac deitzen, eta lurraren gainera ixurcen dituena, hainac Jauna du icena.

7 Israelgo umeac, ez othe çarete ene aitzinean Ethopiarren semeac beçala? dio Jaunac. Ez othe ditut nic Eguiptoco lurretic iganaraci Israeldarrac, Capadociatic Palestindarrac, Cirenetic Siriarrac?

8 Huna Jainco Jaunaren beguiac edocein erresuma bekatu eguiten duenaren gainean daudecela, eta lurraren gainetic xahuturen dut hura; gucia gatic ez dut alde bat xahuturen Jacoben etchea, dio Jaunac.

9 Ecen huna non manaturen dudan nic, eta jendaia gucietan iharrosia içanen da Jacoben etchea, bihia bahean iharrosten den beçala, eta harritto bat ere ez da lurrera erorico.

10 Ezpatatic hilen dire ene populuco bekatu-eguile erraten dutenac: Gaitza ez da hurbilduco, ez da gure gainera ethorrico.

11 Egun hartan eraiquiren dut Dabiden etchea, lurrerat erori dena; osaturen ditut haren harrastetaco urradurac; alchaturen ditut erori direnac, eta berrituren dut hura, beihalaco egunetan cen beçala;

12 Goça detzazten Idumeaco ondarrac eta jendaqui guciac, ceren ene icena hequien gainera deithua baita, dio Jaunac, horiec eguinen dituenac.

13 Huna heldu direla egunac, dio Jaunac, eta iraulçaileac atzemanen du uztatzailea, eta mahats-leherçaileac hacia arthiquitzen duena; mendietaric jautsico da eztia eta munhoac lanthuac içanen dire.

14 Eta bihurraraciren ditut Israelgo ene populuco gathibuac, eta berrituren dituzte hiri mortu eguinac eta hequietan eguinen dute beren egoitza; eta landaturen dituzte mahastiac, eta edanen dute hequietaco arnoa; eta eguinen dituzte baratzeac, eta janen dituzte hequietaco fruituac.

15 Jarrico ditut beren lurrean, eta ez ditut guehiago beren eremu eman diozcatenetaric atheratuco, dio çure Jainco Jaunac.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9