Jonasen Profecia 1 BHNT

1 Jaunaren hitza Jonasi, Amathiren semeari ilki citzaioena, cerralaric:

2 Jaiqui çaite eta çoaz Ninibaco hiri handira, eta erançun çaçu han, ene aitzinera igan dela hango tzarqueria.

3 Eta Jonas jaiqui cen, Jaunaren aitzinetic Thatsisera ihes eguiteco. Jopera jautsi cen eta atzeman çuen Thatsisera cihoan unci bat; eman çuen bidaiaco behar cen dirua, eta uncian sarthu cen, hartan cirenequin Tharsisera goateco Jaunaren ihes.

4 Jaunac ordean itsasora igorri çuen haice handi bat, eta phesia gaitza eguin cen itsasoan, eta leherceco çorian çabilan uncia.

5 Itsasturuac icituac ciren; cein bere jaincoari deihadarca çauden, eta itsasora arthiqui cituzten uncian ciren puscac, hequietaz içan çadien arindua; Jonas berriz, unci barnera jautsia cen, eta lo gogor batean çagoen.

6 Eta lemaçaina hurbildu citzaion eta erran cioen: Certan çaude lo hortan? Jaiqui çaite eta dei eguioçu çure Jaincoari, hean çure Jaincoa orhoituco den gutaz, eta gal ez gaitecen.

7 Eta han cirenec batac berceari erran çuten: Çatozte eta arthic detzagun çorteac, eta jaquin deçagun certaco dathorquigun çorigaitz hau. Eta arthiqui cituzten çorteac, eta çortea Jonasen gainera erori cen.

8 Eta erran cioten: Aguer diçaguc cer ariaz den çorigaitz hau gure gainean. Cer oficio duc? Nongoa haiz eta norat hoa? edo cein jendaquitaric haiz?

9 Jonasec ihardetsi cioten: Hebrearra naiz ni, eta itsasoa eta leihorra eguin dituen Jainco Jaun cerucoaren beldurrean bici naiz.

10 Eta icialdura handia lothu citzaioten guiçon hequiei, eta erran cioten Jonasi: Certaco eguin duc hori? (ecen berac erranic baçaquiten, Jaunaren aitzinetic ihes cihoala.)

11 Eta erran cioten: Cer eguinen deraiagu, itsasoa bara dadien gure ganic? Ecen goitituz eta hantuz cihoan itsasoa.

12 Eta Jonasec ihardetsi çuen: Har neçaçue eta arthic itsasora, eta itsasoa baraturen da çuen ganic; nic badaquit alabainan phesia gaitz hau ene gatic ethorri dela çuen gainera.

13 Eta guiçonac arrau-indarca hari ciren, leihorrera bihurtu nahiz, bainan etziren nausitzen, itsasoa goitituz eta hantuz cihoalacoz.

14 Eta Jaunari oihu eguin eta erran cioten: Othoi, Jauna, ez beguedi gal guiçon hunen heriotzearen ariaz, eta ez beçaçu gure gain eçar odol hobengabea; ceren, Jauna, nahi duçun beçala eguiten baituçu.

15 Eta hartu çuten Jonas eta itsasora arthiqui çuten, eta itsasoa jabaldu cen bere iraquiduratic.

16 Eta guiçon hequiec beldur handia hartu çuten Jaunarençat; eta bitimac imolatu ciozcaten Jaunari, eta botuac eguin cituzten.

Kapituluak

1 2 3 4