1 Eta Jaunac han eçarri çuen arrain handi bat Jonasen iresteco; eta Jonas arrainaren sabelean egotu cen hirur gau-egunez.
2 Eta bere Jainco Jaunari othoitz eguin cioen arrainaren sabeletic,
3 Eta erran cioen: Ene hesturaco lekutic Jaunari eguin diot deihadar, eta ençun nau; hobiaren ondotic oihu eguin dut, eta aditu duçu ene minçoa.
4 Arthiqui nauçu lecera, itsasoaren barnera, eta urec inguratu naute; çure tirain eta uhinac oro iragan çaizquit gainetic.