4 Eta Jonasec, sarcen abiatu cenetic, eguin çuen egun baten bidea, eta oihu eguiten çuen eta erraten: Oraino berrogoi egun, eta hiria xahutua içanen da.
5 Eta Ninibarrec sinhetsi çuten Jaincoa baithan; erançun çuten barura, eta handienetic ttipieneraino çakuz jaunci ciren guciac.
6 Eta berria heldu içan citzaioen Ninibaco erregueri, eta jaiqui cen bere tronutic, eta arthiqui cituen bere soinecoac, eta jaunci çuen çaku bat, eta jarri cen hautsaren erdian.
7 Eta Niniban oihu eguin eta erançun çuten erregueren eta buruçaguien manamenduz, erranez: Guiçonec, çaldiec, idiec, ardiec ez beçate den-gutiena dasta; ez beitez alha, eta ez beçate uric edan.
8 Çakuz estal beitez guiçonac eta aciendac; beren indar guciaz deihadareguin bioçote Jaunari; eta batbedera bihur bedi bere bide gaixtotic eta escuen gainean duen tzarqueriatic.
9 Norc daqui hean ez den itzulico Jaincoa, eta hean ez duen barkatuco; hean ez den bihurco bere hasarrearen iraquiduratic, eta hala ez baicare galduco?
10 Eta Jaincoac ikusi cituen hequien eguinçac, itzuli cirela beren bide tzarretic; eta Jaincoa urricaldu cen hequiei eguinen ciotela erran çuen gaizquiaren gainean, eta etzioten eguin.