6 Eta Jainco Jaunac sortaraci çuen hunz-ondo bat, eta igan cen Jonasen buru gainera, itzala içan çadien haren buruaren gainean, eta gueriça ceçan hura, beroaz kexatua celacoz; eta bozcario handiaz boztu cen Jonas hunz-ondoaren ariaz.
7 Eta biharamun argui-hastean Jaincoac igorri çuen har bat, eta jo çuen hunz-ondoa, eta ihartu cen.
8 Eta iguzquia ilki cenean, Jaunac manatu çuen haice bero eta erregarri bat; eta iguzquiac jo çuen Jonasen burua, eta saphac ithotzen çuen Jonas; eta bere biciari galdatu cioen hilic utz ceçan, eta erran çuen: Bicitzea baino hobe nuque hilcea.
9 Eta Jaunac erran cioen Jonasi: Uste duçu ongui samurcen çaren hunz-ondoaren ariaz? Eta ihardetsi çuen: Aria dut samurceco heriotzeraino.
10 Eta Jaunac erran cioen: Minkaitz çare hunz-ondo baten ariaz, ceinaren ethorrarazteco ez baitzare behartu, eta ceinaren handiarazten ez baitzare haritu; ceina gau batez sorthu eta bercean hil baita;
11 Eta nic ez othe diot barkaturen Ninibaco hiri handiari, ceintan baitire ehun eta hogoi mila guiçon baino guehiago, beren escuina eta ezquerra eçagutzen ez dituztenac, eta acienda elemenia bat?