3 Harengan esperantza hau duen orok garbitu egiten du bere burua, Jesus garbia den bezala.
4 Bekatu egiten duen orok gaizki jokatzen du, bekatua gaiztakeria baita.
5 Eta badakizue bekatuak kentzeko agertu zela Kristo, eta harengan ez da bekaturik.
6 Harekin bat eginik dagoenak ez du gehiago bekaturik egiten. Bekatu egiten duenak hura ez duela ez ikusi, ez ezagutu, erakusten du.
7 Seme-alabatxook, ez zaitzatela inork engaina. Jainkoaren nahia egiten duena zuzena da, Kristo zuzena den bezalaxe.
8 Bekatu egiten duena, berriz, deabruarena da, hasieratik ari baita deabrua bekatu egiten. Hain zuzen, honetarako agertu zen Jainkoaren Semea, deabruaren egintzak deuseztatzeko.
9 Jainkoarengandik jaio denak ez du bekatu egiten jarraitzen, mezuaren hazia bere barruan baitu; ezin du gehiago bekaturik egin, Jainkoarengandik jaioa delako.