11 Ene maiteok, Jainkoak horrela maite izan bagaitu, guk ere maitatu egin behar dugu elkar.
12 Jainkoa ez du inork inoiz ikusi; elkar maitatzen badugu, Jainkoa gurekin bat eginik dago eta beraren maitasuna bere betera iritsi da guregan.
13 Jainkoa eta gu elkarrekin bat eginik gauden seinalea hau da: berak eman digun Espiritua.
14 Eta guk ikusia dugu eta aitortzen Aitak Semea bidali zuela munduaren salbatzaile.
15 Jesus Jainkoaren Semea dela aitortzen duenarengan dago Jainkoa eta hura Jainkoarengan.
16 Eta guk ezagutu dugu eta sinetsi Jainkoak digun maitasuna. Jainkoa maitasuna da, eta maitasunean dirauena Jainkoarekin bat eginik dago eta Jainkoa harekin.
17 Hau da maitasuna guregan bere betera iritsi den seinalea: auzi-egunerako guk konfiantza osoa dugula, Kristoren izaera berekoak baikara mundu honetan.