1 Libre izateko askatu gaitu Kristok. Iraun ezazue, beraz, sendo eta ez makurtu berriro esklabotzaren uztarpera.
2 Hara zer esaten dizuedan nik, Paulok: Erdaintzen bazarete, Kristok ez dizue ezertarako balio izango.
3 Berriro ere zinez diotsuet erdaintzen den oro lege osoa betetzera behartua dagoela.
4 Moisesen legearen bidetik salbamena lortu nahi duzuenok, Kristorengandik bereizi egin zarete eta Jainkoaren onginahitik saihestu.
5 Gu, berriz, Jainkoak, Espirituaren egitez eta sinesmenari esker, salbamena emango digun itxaropenez bizi gara.
6 Izan ere, Jesu Kristorenak garenontzat, erdaindua izateak edo ez izateak ez du ezer balio; balio duena maitasun-egintzetan agertzen den sinesmena da.