1 Senideok, norbait hutsegiteren batean aurkituko bazenute, zuek, Espiritua duzuenok, saia zaitezte halakoa gozotasunez zentzarazten. Eta egon erne, zeu ere tentatua izan zaitezke eta.
2 Lagundu batak besteari elkarren zamak eramaten, horrela beteko baituzue Kristoren legea.
3 Norbait zerbait delakoan badago, ezer ez delarik, bere burua engainatzen du.
4 Azter beza nork bere jokaera eta, horrela, bereaz harrotu ahal izango da, baina besteekin konparatzen ibili gabe,