6 Mezuari buruzko irakaspena hartzen ari denak bana bitza irakaslearekin bere ondasun guztiak.
7 Ez engainatu zeuen buruak. Ez dago Jainkoari barre egiterik. Bakoitzak zer erein, huraxe bilduko du:
8 bere bizitzan grina txarrak ereiten dituenak, grina txarretatik heriotza bilduko du; Espiritua ereiten duenak, berriz, Espirituagandik betiko bizia bilduko du.
9 Ez gaitezen, beraz, aspertu on egiten, zeren, etsitzen ez badugu, jasoko baitugu uzta bere garaian.
10 Hitz batean, egokiera dugunean, egin diezaiegun guztiei on, batez ere fedean senide ditugunei.
11 Begira nolako hizki handiz idazten dizuedan hurrengo hau; neure eskuz idazten dizuet.
12 Erdaintzera behartzen zaituzteten horiek besteen aurrean ongi gelditzearren bultzatzen zaituztete horretara, eta Kristoren gurutzea dela-eta inork pertsegi ez ditzan.