1 Legeak, beraz, etortzekoak ziren ondasunen itzala bakarrik izanik eta ez gauzen izatea bera, ez ditzake inola ere, urtero etengabe eskaintzen diren opari berberen bidez, Jainkoarengana hurbiltzen direnak bete-beteko egin.
2 Bestela, amaitu egingo ziren opariak, kultu hori eskaintzen zutenek, behin garbituz gero, inongo bekatu-kontzientziarik ez baitzuten izango.
3 Baina opariak eskaintzean bekatuen oroitzapena berritzen da urtero,
4 zezenen eta akerren odolak ez baititzake bekatuak desegin.