16 Hona hemen etorkizunean haiekin egingo dudan ituna: Bihotzean ezarriko dizkiet neure legeak, buruan idatziko. Hala diot nik, Jaunak.
17 Eta haien bekatuak eta gaiztakeriak ez ditut gehiago gogoratuko.
18 Horrela bada, bekatuak barkaturik daudenean, ez da bekatuen barkamenerako opari beharrik.
19 Beraz, senideok, Jesu Kristoren odolari esker konfiantza dugu santutegian sartzeko,
20 Jesusek errezelean barrena —hau da, bere gorputzean barrena— bide berri eta bizia ireki baitigu.
21 Jesus apaiz handia Jainkoaren etxeko buru dugunez,
22 hurbil gakizkion bihotz zintzoz eta sinesmen osoz, barrua bekatu-kontzientzia guztitik garbiturik eta gorputza ur garbiz txukundurik.