27 Fedeari esker alde egin zuen Moisesek Egiptotik faraoiaren haserrearen beldurrik gabe, eta sendo iraun zuen, Jainko ezinikusia ikusiko balu bezala.
28 Fedeari esker ospatu zuen Moisesek Pazkoa eta igurtzi zituen odolaz israeldarren etxeetako ateak, suntsitzaileak haien lehen-semeak uki ez zitzan.
29 Fedeari esker igaro zuten israeldarrek Itsaso Gorria lur lehorra bailitzan, egiptoarrak, beste horrenbeste egiten saiatu zirenean, hondora joan ziren bitartean.
30 Fedeari esker erori ziren Jerikoko harresiak, zazpi egunez hiria inguratu ondoren.
31 Fedeari esker ez zen hondatu Rahab emagaldua sinesgabeekin batera, israeldar ikertzaileei harrera ona egin zielako.
32 Zertan jarraitu hitz egiten? Ez nuke denborarik aski Gedeon, Barak, Samson, Jefte, David, Samuel eta profeten gertakariak esaten hasiko banintz.
33 Fedeari esker, erreinuak menderatu zituzten, justizia egin, Jainkoak agindua eskuratu, lehoien ahoak itxi,