15 Ibili kontuz, Jainkoaren onginahitik inor urrun ez dadin; ez dadila zuen artean guztiok nahasi eta kutsatuko zaituzten landare pozoitsurik hazi.
16 Ez bedi izan zuen artean lizunik nahiz erlijiogaberik, Esau bezala; janari batengatik saldu baitzuen hark bere lehen-semetza.
17 Badakizue geroago bedeinkazioa eskuratu nahi izan zuela, baina ez zuen lortu, eta, negarrez erregutu bazion ere, ez zuen aitaren asmoa aldatzeko modurik izan.
18 Zuek ez zarete hurbildu, israeldarrak bezala, uki daitekeen mendi batera, su kiskalgarria, laino itxia, ilunpea eta ekaitza zeuden mendira;
19 ez duzue entzun turuta-hotsik, ezta ahotsik ere. Ahotsa entzun zuten israeldarrek gehiago ez ziezaiela hitz egin eskatu zuten,
20 ezin baitzuten jasan agintzen ziena: Mendia ukitzen duenari, aberea izanda ere, harrika emango diote.
21 Hain zen izugarria ikuskaria, non Moisesek berak ere honela baitzioen: Beldur-ikaraz nago.