23 beren izenak zeruan idatzirik dituzten Jainkoaren lehen-semeen batzarrera, guztien epaile den Jainkoarengana, beren betera iritsi diren zintzoen espirituengana
24 eta itun berriaren bitarteko den Jesusengana, Abelena baino indartsuago mintzo den odolaz garbitu gaituenarengana.
25 Kontuz, bada! Ez gutxietsi hitz egiten dizuena. Izan ere, lurrean hitz egin zienean gutxietsi zutenek zigorrari ihes egiterik izan ez bazuten, are gutxiago guk, zerutik hitz egitean bizkarra ematen badiogu!
26 Orduan bere ahotsaz lurra dardararazi zuen Jainkoak hau hots egiten digu orain: Oraindik beste behin, lurrari ez ezik, zeruari ere dar-dar eragingo diot.
27 Oraindik beste behin hitzek hau adierazten dute: dar-dar egiten duten gauzak, eginak direnez, desagertu egingo direla, dar-dar egin ez dezaketenak bakarrik geldi daitezen.
28 Horregatik, dardaratuko ez den erreinua hartu dugunez, izan gaitezen esker oneko eta eman diezaiogun Jainkoari berak atsegin duen kultua begirunez eta errespetuz,
29 su kiskalgarria baita gure Jainkoa.